XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

65.- KONTSEJU JENERALA Lagundiaren zuzendaritzako goi organu iraunkoia da; ta Lagundia bere bizitzan nahiz Elizarekin duen konpromisoan serbitzen du.

Lagundiko beste erakundeekin bat eginda, kongregazioa gelditu gabe berrituz eta eratuz joan dadin lan egingo du.

Kapitulu jeneralak emandako zuzenbide ta erabakietan du argia; horietan biziaraziko du lagundia.

Elizaren agintaritza nagusi aurrean, nahiz nazio arteko bazkunetan, Lagundiaren ordezkaria da.

KONTSEJU JENERAL ZABALA aldikako zuzendaritza era da.

Bere egiteko nagusia: probintzien eta zuzendaritza jeneralaren artean alkar laguntza sortu, eta hori, probintzien egoera berezien berri ugaria emanez, eta beren problemei aurpegia nola ematen dien ikusiaz.